Nafarroak Inklusio eta Trebakuntza Digitalerako lehen Mahaia bildu du gaur goizean, Hirugarren Sektorea ardatz hartuta. Lan-saio hori Abentura Digitaleko Programan integratuta dago, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak koordinatzen du, Lehendakaritzako eta Berdintasuneko Departamentuarekin, IRIS Nafarroa Berrikuntza Digitaleko Poloarekin eta Nafarroa Orotan Lagun-ekin lankidetzan, eta hirugarren sektoreko erakundeetako 50 ordezkari eta boluntarioak bildu ditu.