Nafarroako Gobernua aurrera doa berdintasunaren arkitekturaren bidean, politika publiko horiek eragin handiagoa izan dezaten Foru Komunitatean

2024ko martxoaren 20, asteazkena

Nafarroako Gobernuak aurrera jarraitzen du berdintasunaren arkitekturan, politika publiko horiek Foru Komunitatean eragin handiagoa izan dezaten. Modu horretan, gaurko bilkuran foru-dekretu bat onartu du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Berdintasun Unitateen funtzioak eta koordinazio-egiturak arautzeko. Horren helburua da berdintasunaren arloan “izaera sistemikoa” duen esku-hartzea sustatzea, Departamentuen prozesu, prozedura eta politika guztietan eragina izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezartzen den moduan. 

Rueda de prensa completa tras la sesión de gobierno

Nafarroako Gobernua aurrera doa berdintasunaren arkitekturaren bidean, politika publiko horiek eragin handiagoa izan dezaten Foru Komunitatean
International Volunteer Year 2026