Nafarroako Gazteriaren Institutuak pornografia bortitzaren bidez sexualitatearen hastapena prebenitzeko programak bultzatuko ditu

2024ko urtarrilaren 19, ostirala

Indarkeria matxistari zeharka eta txikitatik aurre egiteko asmoz, Nafarroako Gazteriaren Institutuak hainbat programa sustatu nahi ditu legegintzaldi honetan, gazteak pornografia bortitzaren bidez sexualitatean ez hasteko. Hala jakinarazi dio gaur goizean Begoña Alfaro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari eta hirugarren lehendakariordeak Rubén Pérez Estatuko Gazteria eta Haurren idazkariari, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Mª Carmen Maeztuk ere parte hartu duen bileran. Azken horrek idazkariarekin partekatu ditu Departamentuak haurren arloan abian jarritako estrategiak eta ekimenak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak pornografia bortitzaren bidez sexualitatearen hastapena prebenitzeko programak bultzatuko ditu
International Volunteer Year 2026