Nafarroako Gazteriaren Institutuak Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko proiektuak diseinatzeko lehiaketaren beste edizio bat deitu du

2025ko urriaren 9, osteguna

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren mendeko erakundeak, 2025-2026 ikaste eta zerbitzu solidarioko proiektuak diseinatzeko Nafarroako lehiaketaren edizio berri baterako eskaerak aurkezteko epea irekiko du ostiral honetan. Eskaerak azaroaren 10era arte eginen dira, eta deialdi honetan parte hartzen ahalko dute ikastetxeek, gazteekin lan egiten duten aisialdiko erakundeek eta Nafarroan egoitza duten gazte elkarteek.

 Nafarroako Gazteriaren Institutuak Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko proiektuak diseinatzeko lehiaketaren beste edizio bat deitu du