Nafarroako Gazteriaren Institutuak "Erasmus + Gazteria" eta "Europako Elkartasun Kidegoa" Europako programak indartzearen alde egin du Madrilen

2026ko martxoaren 3, asteartea

Proiektu europarraren eraikuntzan Nafarroako gazteen parte-hartzea indartzeko asmoz, Nafarroako Gazteriaren Institutua "Erasmus+ Gazteria: Europa inklusibo eta solidarioa eraikitzen" jardunaldietan izan da asteburu honetan, Europako Parlamentuak Espainian duen Bulegoan. Topaketa horretan erakundeetako arduradunak, autonomia-erkidegoak, gazte-erakundeak eta eurodiputatuak bildu dira, Europako gazte-programen etorkizunari buruz eztabaidatzeko, eta gazteen ahotsaren eta konpromisoaren garrantzia nabarmendu dute.

 Nafarroako Gazteriaren Institutuak
International Volunteer Year 2026