Nafarroak zeinu-hizkuntzako interpreteak eta azpitituluak sartuko ditu Gobernuaren prentsaurrekoetan, informazioa eskuragarri egongo dela bermatzeko

2025ko martxoaren 29, larunbata

Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikiak, zeinuen hizkuntzan eta azpitituluetan interpretatzeko zerbitzu berri bat abian jarriko duela iragarri du, Gobernu Bilkuretako eta beste ekitaldi instituzional batzuetako prentsaurrekoetan. Neurri horrekin, Foru Gobernuak komunikazio publikoaren eremuan inklusioaren eta irisgarritasun unibertsalaren aldeko konpromisoa indartzen du.

 Nafarroak zeinu-hizkuntzako interpreteak eta azpitituluak sartuko ditu Gobernuaren prentsaurrekoetan, informazioa eskuragarri egongo dela bermatzeko