Nafarroako Gobernuak aste honetan bat egin du Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (MLBN) ekimenarekin, ikus-entzunezko programak eta edukiak kalifikatzeko korregulazioko akordio bat bultzatzearren. Ekimen horren bitartez, adingabeen babesa indartu eta erabiltzaileek jasotzen duten informazioa hobetu nahi da. Era horretan, gaiari buruzko oinarrizko araudian ezarritako lege-betebeharra beteko da. Horrekin bat egin dute, halaber, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak; Andaluziako, Gaztela-Mantxako, Kataluniako eta Valentziako ikus-entzunezko agintaritza autonomikoek; estatu-mailako telebista-kanal nagusiek; eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek.