Nafarroak, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari atxikitako Tracasa Global enpresa publikoaren bidez, larrialdiak kudeatzeaz arduratzen diren erakunde publiko eta agintarien esku jarri ditu Valentzian DANAk eragindako satelite-irudi gainkonponduak. Irudi horiek doan ematen dira eta kalteen ebaluazioa, erreskateak planifikatzea eta arlo horretan erabakiak hartzen laguntzea dute helburu.