Begoņa Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria Nafarroan nazioarteko babes programen ardura duten gizarte entitateetako ordezkariekin bildu da gaur goizean, asilo eta aterpe eskatzaileen babesarekin eta harrerarekin duten “erabateko konpromisoa” berresteko. Adierazi behar da bilera horrek balio izan duela pertsona horiei guztiei ematen zaien arreta hobetzeko lankidetza ildo berriak bilatzeko, 2023an 2.171 izan baitira Nafarroan, aurreko urtean baino %120 gehiago (983) eta 2021ean baino %265 gehiago (594).