Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN / NOPLOI) Nafarroako Adikzioak Prebenitzeko IV. Planaren (2025-2030 lehen jarraipen-txostena aurkeztu du, eta, bertan, 2025ean zehar egindako jarduera guztien inguruko balantzea egin du. Zehazki, planifikatutako jarduera guztiak gauzatu ziren, 1.821.929 euroko inbertsioarekin, hasieran aurreikusitako aurrekontuaren %6 handituta.