Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bitartez, aurten InnovaRSEren kudeaketa sistema garatu duten Nafarroako 52 erakunde aintzatetsi ditu. Carmen Maeztu kontseilariak erakunde horiek erantzukizun sozialarekin duten konpromisoa egiaztatzen duten diplomak banatu ditu, Erriberriko Kultur Etxean egin den ekitaldian.