Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bidez, garapenerako laguntza ofizialeko 192 esku-hartze finantzatu zituen 2025ean, 20.042.456,23 euroko inbertsioarekin. Azken urte honetan, 2021etik 2025era egin den Nafarroako Lankidetzaren hirugarren Plan Zuzentzailearen barruan gauzatu diren ekintzak dira.