Nafarroak 19 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen 2024an garapenerako 191 esku-hartze diruz laguntzeko

2025ko apirilaren 11, ostirala

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bitartez, garapenerako laguntza ofizialeko 191 esku-hartze finantzatu zituen 2024an, 19.806.040,32 euroko inbertsioarekin. Azken urte honetan burutu diren ekintzak dira, 2021etik 2024ra bitartean gauzatu den Nafarroako Lankidetzaren hirugarren Plan Zuzentzailearen pean.

Nafarroak 19 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen 2024an garapenerako 191 esku-hartze diruz laguntzeko