Nafarroako Gobernuak, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, 17,65 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu 2025ean Enplegu Zentro Bereziak finantzatzera, desgaitasuna duten pertsonen laneratzearen alde lan egiten duten erakunde horien enpleguari eta iraunkortasunari eusten laguntzeko. 2019tik, Foru Gobernuak 5,26 milioi gehiago eman dizkie zentro horiei, hau da, %42,5 gehiago.