Nafarroak 11,4 milioi euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetan esku-hartze sozialak eta ekonomikoak diruz laguntzeko 2025 eta 2027 urte artean

2025ko otsailaren 26, asteazkena

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du guztira 11.491.012 euroko urte anitzeko gastua egiteko, garapen bidean dauden herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoetarako diru-laguntzak emateko 2025 eta 2027 urte artean. Hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak sustatzen dituen lankidetza-ekintzen esparruan egingo da; aurten, 20,2 milioi euroko aurrekontua bideratuko da horretarako.

Nafarroak 11,4 milioi euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetan esku-hartze sozialak eta ekonomikoak diruz laguntzeko 2025 eta 2027 urte artean