Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiaren bidez, ‘Nafarroa Koloretan’ sariaren deialdia egin du. Sari horren helburua da kultura arteko bizikidetzan eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokan erreferentzia gisa balio duen jatorri migratzaileko pertsona baten figura aitortzea. Era berean, bizikidetza eta kultur aniztasuna Nafarroaren garapenerako faktore gisa nabarmentzen dituzten ekimenak eta jarduerak aitortu nahi dira, hainbat eremutan, hala nola ekonomian eta enpresan, kulturan, osasunean, kirolean, komunikabideetan edo udal politiketan.
Iturri: navarra.es