Mirari Etxeberria, 2025eko Gazte Saria: "Egungo errealitate kulturalak oso zail egiten digu musikatik bizi ahal izatea"

2025ko maiatzaren 29, osteguna

usika klasikoa zainetan darama amaren tripan zegoenetik eta berarekin hazi eta hezi da. Lehenik biolin jotzaile gisa eta, ondoren, batukari gisa. Aitortu du beti ondo sentitu izan dela "orkestraren barruan", jakin-minak 2017an Iruñeko Gazte Orkestra sortzera eraman zuen arte. Ordutik hona egindako ibilbideagatik, Mirari Etxeberria Guerrerori (Andoain, Gipuzkoa, 1998) 2025eko Pertsona Gaztearen Saria jaso du, Gazte Sarien barruan. Garaikur hori Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioaren Sareak ere jaso du, Gizarte Partaidetzaren Sarien kategorian; Iruñeko Gazte Orkestrak, Erakundearen atalean; eta, berrikuntza gisa, Iruñeko Gazteriaren Etxeak, JOVresaliente Espazioaren arloan.

Mirari Etxeberria, 2025eko Gazte Saria: