Carmen Maeztu Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilariak eta Miriam Martón SNE-NLko zuzendari gerenteak "Ekintzaile izatea eta saiakeran ez hiltzea" jardunaldien irekieran parte hartu dute gaur goizean. Jardunaldi hauek LaBajerak eta Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bultzatu dituzte, martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. Jardunaldiak aste osoan zehar egingo dira, hainbat tailer eta hitzaldiren bidez, Nafarroako emakume ekintzaileen zeregina sustatu, babestu eta ikusarazteko.