Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak "Autonomia pertsonala eta etikoa gizarte-arretan: bizitzak hobetzen laguntzen duten hausnarketak" jardunaldia ireki du gaur, eta gizarte-zerbitzuen arloko 120 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute. Maeztuk nabarmendu du Nafarroako Gobernuak pertsonak eta haien beharrak erdigunean jarriko dituen laguntza-eredu baten alde egin duela: "Zainketen eraldaketa-prozesu batean murgilduta gaude, praktika horiek zerbitzuetan bultzatzeko eta beharrezko prestakuntza gizarte-zerbitzuen esku jartzeko lanean".