Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bizikletak konpondu eta mantentzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du. 100.000 euroko inbertsioarekin, datorren irailaren 4ra arte eskatu ahal izango da diru-laguntza. 50 euro pertsona eta bizikleta bakoitzeko. Zazpigarren edizio honetan 2.000 pertsonaren eskaerari erantzun ahal izango zaiola kalkulatzen da.