Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko laguntzak emateko deialdia baimendu du 2024. urterako, banakako ebaluazio-araubidearen bidez.
Laguntza horietarako aurrekontua, guztira 50.000 eurokoa izango da 2024an, iaz baino %66,6 handiagoa. Deialdia laster argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, beraz, horiek eskatzeko epea zabalduko da.