Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak 27 dirulaguntza deialdi argitaratuko ditu martxoan, apirilean eta maiatzean, batez ere zinema eta arte eszeniko eta musikalak sustatzeko, ediziorako, toki entitateen kultur programaziorako edo kultur ondarea babesteko. Laguntza horien guztizko zenbatekoa 4,7 milioi eurokoa da, eta museoen eta beste kultura-erakunde batzuen jarduerari laguntzeko berariaz pentsatutako deialdiak ere barne hartzen ditu.