“Ez diezaiegun utzi krisi klimatikoaren diskurtso ukatzaileei lekurik; ez eman indarrik horiek esaten dituztenei eta ez eman sinesgarritasun-zantzurik ere, ebidentzia zientifikoa alde batera utzi eta arriskuan jartzen baikaituzte”. Horrela adierazi du gaur goizean Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoņa Alfarok, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Europako Taldeak Europar Batasunaren gainean antolatutako III. Olinpiaden irekieran. Aurten, Europako jasangarritasunari buruzkoak izango dira.