Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak hiru saiotako lehena egin du gaur, kale-egoeran dauden gazte migratzaileei zuzenduta. Horien helburua da beren eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa ematea, atzerritartasunaren eta enpleguaren arloko prestakuntza eskaintzea edo arrazakeria edo xenofobia jasaten dutenean zer egin dezaketen azaltzea.