Inma Jurío Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria , haurren eta nerabeen aurkako sexu-indarkeriari modu integralean heltzeko Barnahus eredua erabiltzen duen nazioarteko lehen biltzarrean izan da Bartzelonan. Barnahus sexu-abusuen biktima diren adingabeei arreta integrala emateko zentroa da. Save The Childrenek La Caixa Fundazioarekin eta Kataluniako Generalitatearekin batera antolatu du jardunaldia, eta bertan izan dira dagoeneko horrelako zentro bat duten komunitateetako ordezkariak, alde batetik, eta garapen-prozesuan daudenak, bestetik.