Iruñeko Iñaki Ochoa de Olza DBHIko ikasleek Giza Eskubideen Adierazpeneko artikuluen irakurketan parte hartu dute gaur goizean, Nafarroako Gobernuak Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren 75. Urteurrena dela-eta egindako ospakizunen jarduera batean. Bertan hartu du parte, halaber, Ana Ollo lehendakariordeak eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak.