Iruñeko Herritarren Arretarako Bulegoak irisgarritasun unibertsaleko AENOR ziurtagiria lortu du, % 100eko zerbitzu irisgarri gisa egiaztatzen duena. Felix Taberna lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak eta Joseba Asiain Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetarako zuzendari nagusiak jaso dute gaur saria Michel Lumbreras Nafarroako eta Errioxako AENOReko lurralde zuzendariaren eskutik, gaur Nafarroako Jauregian egin den "Berrikuntza eta konpromisoa: gizartea lotzeko zubia" jardunaldiaren baitan.