Ireki da elkarteek eta toki-erakundeek LGTBI+ berdintasunaren arloan proiektuak gara ditzaten dirulaguntza deialdien epea

2026ko apirilaren 30, osteguna

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) dirulaguntzen bi deialdi argitaratu ziren pasaden asteartean, LGTBI+ elkarteek, irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta toki-erakundeek sustatutako LGTBI+ berdintasunaren arloan proiektuak eta politikak babesteko. 

Nafarroako Gobernuak guztira 160.000 euro bideratzen ditu bi deialdi hauetara, Nafarroako Gobernuaren izapideen webgunean gaitutako fitxen bidez eskabideak aurkezteko epeak dagoeneko telematikoki irekita dituztenak. Bi kasuetan eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 29an amaituko da.

LGTBI+ elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuei zuzendutako dirulaguntzaren bidez, sexu- eta genero-aniztasuna sustatzen duten eta 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean pertsona guztiek eskubideak berdintasunez eta bereizketarik egin gabe baliatu ahal izatea bermatzen duten proiektuak babestu nahi dira. Guztira 75.000 euroko laguntzak ematea aurreikusten da, gehienez 10.000 euro elkarte bakoitzarentzat.

Deialdian honako helburu hauek dituzten proiektuak eta jarduerak jasotzen dira: estereotipoak eta aurreiritziak gainditzea, berdintasunezko harremanak sustatzea, LGTBI+ eskubideak aldarrikatzearekin lotutako data garrantzitsuak ikusaraztea eta ospatzea, genealogiak ikusaraztea eta berreskuratzea, LGTBI+ eskubideen arloko sentsibilizazio-jarduerak, diskriminazioen aurrean erantzuteko eta ahalduntzeko jarduerak, bai eta LGTBI+ pertsonek politikan eragiteko gaitasun kolektiboa duten parte-hartze kolektiboko guneetan parte har dezaten bultzatzeko nahiz sareko lana bultzatzeko eta elkarte-mugimendua indartzeko jarduerak ere. 

Tokiko erakundeen LGTBI+ politikak bultzatzeko proiektuak 

Bigarren deialdiak 85.000 euro ditu, eta toki-entitateek 2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean egindako LGTBI+ udal-politikak garatzen laguntzeko sortu zen.

Laguntza horien helburua da Nafarroako toki-entitateekin lankidetzan aritzea sexu- eta genero-aniztasunaren arloko politika publikoak garatzeko, proiektuak sustatzen dituzten udalerrietan LGTBI+ pertsonen eskubideak bermatzen eta sustatzen laguntzeko.

Deialdiak lau dirulaguntza-modalitate aurreikusten ditu: tokiko LGTBI+ diagnostiko bat eratzeko, tokiko LGTBI+ plan eta protokolo bat lantzeko, arloko azterlan sektorialak egiteko edota urteko LGTBI+ arloko programazioa martxan jartzekoa.

Gogoratu behar bi dirulaguntza deialdi hauek, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko, emakume elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuei, toki-erakundeei eta tokiko ekintza-taldeei zuzendutako dirulaguntza deialdietara gehitzen direla. Horrela, Lehendakaritza eta Berdintasun Sailak, INAI/NABIren bitartez, aurten 1.479.000 euro bideratu du eremu ezberdinetatik berdintasunean aurrera egitea ahalbidetuko duten proiektuetarako

 Ireki da elkarteek eta toki-erakundeek LGTBI+ berdintasunaren arloan proiektuak gara ditzaten dirulaguntza deialdien epea
International Volunteer Year 2026