Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Diru-laguntzen 2026-2028 Plan Estrategikoa onartu du, Foru Parlamentura bidaltzeko. Plangintza Nafarroako Exekutiboa osatzen duten departamentu ezberdinen 43 plan sektorialekin lotuta dago, eta haiek beren laguntza-lerroak proposatu dituzte onura publiko eta sozialeko irizpideen arabera. Hurrengo hirurtekorako aurreikusitako diru-laguntzak guztira 1.491.524.561 eurokoak dira. 2026an, 463 diru-laguntza-lerro finantzatzea aurreikusten da, 563.411.276 eurorekin; 2027rako 459.497.277 euro aurreikusten dira; eta 2028rako 468.616.008 euro, guztira.