Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak “Eman bigarren bizitza bat” erakusketa ibiltaria inauguratu du gaur goizean, Ingurumenaren Eguenarekin bat eginez, Traperos de Emausek Berriozarren dituen instalazioetan. Erakusketa horrek Nafarroako hamar herritako hainbat leku zeharkatuko ditu urrira arte, herritarrak tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta informatzeko.