Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza-deialdia onartu du Nafarroan kokatutako enpresen hondakinak prebenitzeko, birziklatzeko edo balorizatzeko. Horretarako, 1.545.000 euro jarriko ditu, eta kreditu horri beste 1,7 milioi gehitu litzaizkioke, hasiera batean aurreikusitako zenbatekoarekin eskaera guztiak artatu ezin badira. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 19an amaituko da.