Ingurumena boluntarioen bila dabil ezpelaren sitsaren jarraipena egiteko

2026ko maiatzaren 1, ostirala

Landa Garapeneko Departamentuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, ezpelaren sitsaren jarraipena egiteko eta espezie exotiko inbaditzaile hori zenbatzen laguntzeko boluntario gisa izena emateko epea ireki du. Ekimenean parte hartzen ahalko dute Nafarroa osoko 14 urtetik gorako pertsonek, bereziki landa ingurunekoek, baldin eta Cydalimna perspectalis-aren zenbaketa hamabostean behin egiteko konpromisoa hartzen badute.

 Ingurumena boluntarioen bila dabil ezpelaren sitsaren jarraipena egiteko
International Volunteer Year 2026