Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Navarrabiomedeko Ariketa Fisikoaren, Osasunaren, Metabolismoaren eta Gaitasun Funtzionalaren Unitateko eta Nafarroako Unibertsitate Klinikako Neurologia Saileko profesionalek ikerketa kolaboratibo bat egin dute Parkinson gaixotasuna duten pertsonei banakako ariketa fisikoa egiteko programa baten onurak aztertzeko. Taldeak 16 asteko ariketa fisikoko programa batean parte hartu nahi duten boluntarioak bilatzen ditu, paziente bakoitzaren beharretara eta ezaugarrietara egokituta. Gaur, apirilak 11 larunbata, Parkinsonaren Munduko Eguna da.