Errege Bardean OVNIak ikusteko irteerak, San Ferminetan entzierroa bizikleta ez elektrikoz egiteko aukera edo Zugarramurdiko kobazuloetako techno diskoteka batera joateko proposamena. Horiek dira Nafarroako Gobernuak ‘Ez zaitzatela nahas’ kanpainaren baitan aurkeztu dituen hiru foru ‘fake news' berriak. Ekimen honekin iturriak kontrastatzen ez badira edo azaleko irakurketa eginez bulo bat sinisten amaitzeko arriskuaz ohartarazteko helburua du Nafarroako Gobernuak. Hala, informazio egiazkoa eta plurala defendatzeko kanpaina zabaldu du.