Hezkuntzak 2023-24 ikasturteko DBHko eta Batxilergoko Ezohiko Sariak eman dizkie Nafarroako zazpi ikasleri

2025ko otsailaren 7, ostirala

Hezkuntza Departamentuak 2023-2024 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Ezohiko Sariak eman dizkie gaur eguerdian, horretarako egindako probetan kalifikazio onenak eskuratu dituzten zazpi ikasleri. Sariak Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan banatu dituzte, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria buru izan duen ekitaldi batean. Bertan izan dira, baita ere, ikasle sarituen ikastetxeetako ordezkariak eta ikasleen senitartekoak. 

Hezkuntzak 2023-24 ikasturteko DBHko eta Batxilergoko Ezohiko Sariak eman dizkie Nafarroako zazpi ikasleri