Haur eta nerabeenganako indarkeria digitala, indarkeria matxistari aurre egiteko Nafarroako II. Ekintza Planaren lehentasunezko erronketako bat

2025ko azaroaren 19, asteazkena

Nafarroako Gobernua emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko ibilbide-orri berria amaitzen ari da; izan ere, lehentasunezko erronketako bat da neska eta nerabeenganako aurkako indarkeria digitalaren gorakadaren aurka esku hartzea. Aurrerantzean ere, indarkeria matxistaren diskurtso ukazionistei informazio fidagarria eta sentsibilizazio-kanpainak emanez aurre egiten jarraituko da, diskurtso horiek indarkeria matxistaren tamaina eta egiturazko izaera ikusezin bihurtzen baitituzte. Era berean, emakume horiei lana eta etxebizitza eskuratzeko erraztasunak ematea lehenetsiko da, haien autonomia ekonomikoa bermatzeko eta arreta-zerbitzuak hobetzeko, Barnahus eredua, sexu-indarkeriaren biktima diren adingabeei laguntzeko eredua, eta indarkeriaren biktima diren eta adikzioen edo osasun mentalaren arazoak dituzten emakumeentzako baliabide espezifiko berri bat ezarriz. 

Haur eta nerabeenganako indarkeria digitala, indarkeria matxistari aurre egiteko Nafarroako II. Ekintza Planaren lehentasunezko erronketako bat
International Volunteer Year 2026