Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaurko bilkuran, urte anitzeko 8.300.032,99 euroko gastu-konpromisoa hartzeko, Foru Komunitateko haurrak babesteko sistemaren programa eta zerbitzuen finantzaketa hobetzeko 2030era arte. Egun, programa eta zerbitzu horiek Ilundain/Haritz Berri Fundazioarekin duen itunaren bidez eskaintzen dira.