Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) 210era handitu du aurtengo udalekuetarako eskainitako plaza kopurua, iaz baino 176 gehiago. Plazak 14 eta 17 urte bitarteko Nafarroako gazteentzat dira eta bost txandatan banatuta daude: hiru gaztelaniaz, bi euskaraz eta bat bi hizkuntzetan. Era berean, Gipuzkoako kanpaldietako beste bi txanda gehigarrietan parte hartu ahal izango da. Izen-emateak maiatzaren hasieran irekiko dira eta Institutuarenwebgunearen bidez egin ahal izango dira.