Gazteriak prestakuntza bat jarri du abian haurrak eta nerabeak aisialdiaren eta denbora librearen eremuko indarkeria-egoeretatik babesteko

2025ko martxoaren 19, asteazkena

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) "Haurrak eta nerabeak indarkeriatik babestuko dituzten aisialdi-inguruneak eraikitzea" izeneko prestakuntza jarri du abian. Prestakuntza horren helburua da gazteen aisialdi-guneek aisialdiaren eta denbora librearen eremuan egon daitezkeen indarkeria-egoerei aurre egiteko eta horietan esku hartzeko prestaturiko langileak izatea. Ikastaroa, online modalitatean, modu autogidatuan egingo da, 15 orduko iraupenarekin. Doakoa da eta izen-ematea Institutuaren webgunean egin daiteke abenduaren 31ra arte.

Gazteriak prestakuntza bat jarri du abian haurrak eta nerabeak aisialdiaren eta denbora librearen eremuko indarkeria-egoeretatik babesteko