Gazteria Sariek erreferentziazko pertsonak eta erakundeak aintzatetsiko dituzte 28. edizioan

2025ko apirilaren 10, osteguna

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Gazteria Sarien edizio berri bat deitu du, 1998tik Nafarroako gazteen parte-hartze sozialean, autonomian, berdintasunean eta bizi-kalitatean laguntzen duten ibilbide eta proiektuak saritzen dituena. Aurten, hautagaiak aurkezteko epea apirilaren 11tik 30era izango da. 28. Edizio honetan, erreferentziazko gazte-guneei eskainitako kategoria berri bat sartu da berritasun gisa.

Gazteria Sariek erreferentziazko pertsonak eta erakundeak aintzatetsiko dituzte 28. edizioan