Foruzaingoa lau astez aritu da lanean Paiportan: Eskerrik asko zuen lan eta elkartasunarengatik

2024ko azaroaren 28, osteguna

Foruzaingoak ostegun honetan amaitu du Paiportan (Valentzia) egindako lana DANAk inguruan eragin dituen ondorioak arintzeko. Azaroaren 4az geroztik aritu da taldea bertan lanean. Maribel Albalat herriko alkateak eskerrak eman dizkie Valentziako Erkidegora joandako kideei. “Inoiz ezingo dugu itzuli jaso duguna. Paiportako herritarren izenean, eskerrak eman nahi dizkiet Nafarroako herriari eta Foruzaingoari, egindako lan eta elkartasunarengatik”, esan du. Bestaldea, Ivan Ortueta Komunitateko Foruzaingoko buruak Foruzaingoaren izenean doluminak eman dizkie familiei, erkidegoan izandako uholdeek 200 biktima baino gehiago utzi dituzte-eta. 

Foruzaingoa lau astez aritu da lanean Paiportan: Eskerrik asko zuen lan eta elkartasunarengatik