Osasuneko eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuek abian jarri dute Nafarroako Asistentzia Hobetzeko eta Koordinazio Soziosanitarioko Plana, adinekoentzako egoitza-zentro guztiei, Nafarroako desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroei eta haien osasun-zentroei zuzendua. Oraingoz, proiektu horrekin bat egin dute 24 egoitza-zentrok, 18 adinekoentzat eta 6 desgaitasuna duten pertsonentzat, eta horien osasun-zentroek. Horrek 1.750 egoiliarri egiten die mesede, eta emaitza positiboak dituzte osasunean. Beste hobekuntza batzuen artean, azken hilabeteetan ikusi da ospitaleratzeak murriztu egin direla aztertutako egoitzetan.