Foru Gobernua eta NUKF elkarlanean ari dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako udalerrien sarea egituratzeko

2025ko uztailaren 1, asteartea

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2025ean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Toki Entitateen Sarea sortzeko konpromisoa hartzeko. Helburua da toki-erakundeentzako lan-esparru hori bultzatzea, baliabideak optimizatzeko, helburu komunak lortzeko eta irizpide partekatuak erabiltzeko, toki-eremuan berdintasun-politika publikoak bultzatzeko. Horretarako, NABIren beraren eta Tokiko Berdintasun Teknikarien Sarearen aholkularitza izango dute.

 Foru Gobernua eta NUKF elkarlanean ari dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako udalerrien sarea egituratzeko