Nafarroako Gobernuak prozesua abian jarri du Foru Komunitateak Boluntariotzaren Foru Lege berri bat izateko, egungo garaietara egokitua, gauzatzeko modu berriekin; hala nola, boluntariotza digitala edo korporatiboa. Horrela iragarri du Felix Taberna lehen lehendakariordeak eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean erakundeekin egindako informazio-jardunaldiaren esparruan.