Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoņa Alfarok Familia Berriz Elkartzeko eta Migrazio Dolurako Zerbitzuaren (SERFAM) garrantzia azpimarratu du. Zerbitzua Nafarroako Gobernuak abian jarri du, eta “ezinbesteko arreta-baliabidea da kide baten migrazioaren ondorioz hausten diren eta urte batzuk geroago berriro elkartzen direnean berregin behar diren familientzat”.
Iturri: navarra.es