Etxebizitza Sozialerako Foru Funtsa % 30 hazi da azken 18 hilabeteetan

2026ko abuztuaren 21, ostirala

Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Sozialerako Foru Funtsak 217 etxebizitza ditu dagoeneko, duela 18 hilabete baino % 30 gehiago. Horietatik, 193 gizarte- eta toki-erakundeei laga zaizkie, harrera, laguntza, autonomia eta gizarteratze sozialeko hainbat programa aurrera eramateko. Gainerako 24 etxebizitzak esleitzeko daude edo birgaitzeko jarduketak behar dituzte, besteak beste.

Etxebizitza Sozialerako Foru Funtsa % 30 hazi da azken 18 hilabeteetan
International Volunteer Year 2026