Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak bi jardunaldi antolatu ditu otsailaren 29rako (osteguna) eta martxoaren 1erako (ostirala), etxebizitza kolaboratiboaren inguruan. Bertan, egoitza-alternatiba horren gakoak azalduko dira, tokiko hainbat esperientzia entzun ahal izango dira eta tailer profesional bat egingo da, besteak beste. Lehenengo jardunaldia Hezkuntza Departamentuaren Areto Nagusian egingo da, 17:00etatik aurrera, eta bigarrena, izaera teknikoa eta gonbidapen erreserbatua duena, Fuerte el Príncipe Egoitzan egingo da, ostiralean, 09:30ean.