Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria Oibarko Eguneko Zentroaren inaugurazioan izan da gaur. Zentro horren obrak Nafarroako Gobernuak finantzatu ditu 311.000 euro baino gehiagorekin, eta 133.000 euro MRR Next Generation Europako Funtsetatik datoz.