Epea zabalik da norberaren autonomiarako eta mendekotasuna prebenitzeko laguntza-produktuak erosteko laguntzak eskatzeko

2025ko maiatzaren 2, ostirala

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak NAOn argitaratu berri du  mendekotasun- edo desgaitasun-mailaren bat duten pertsonentzako laguntza-produktuak erosteko laguntza-deialdia.  Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu diru-laguntzarako, eta eskaera urriaren 31ra arte egin ahal izango da.

 Epea zabalik da norberaren autonomiarako eta mendekotasuna prebenitzeko laguntza-produktuak erosteko laguntzak eskatzeko