Bitxi batzuk ezkutuan desagertu dira amonaren etxetik. Susmoek barrurantz jotzen dute: itxuraz segurua den ingurune bat, familia arrunt bat... baina zerbait ez dator bat. Nor egongo da lapurretaren atzean? Horrela hasten da "Deskontrol", nerabeen eta gazteen artean gero eta presentzia handiagoa duen joko patologikoaren arriskuei buruz gazteak eta haien ingurunea sentsibilizatzeko sortutako ‘escape room’a.